Páginas

jueves, 15 de agosto de 2013

Kindergarten-a Trujillon

IMCA-ren betebeharretako bat herritarrak garapen jasangarrian eta parte-hartzean heztea da, horretarako urtero ikastaroak antolatzen dituzte "Diplomado" bezala ezagutzen direnak. Batez ere, pertsona helduekin lan egiten den arren, gazteen diplomatuak ere badaude eta gaurkoan horietako bat ezagutu dut, Kindergarten deitzen diote nire lankideek horrelako diplomatuei.

Diplomatua Trujillo herrian izan da, Bugatik 1h15min. behar dira bertara iristeko eta 1260 metrotan kokatuta dago. Gu beti bezala denbora soberan dugula iritsi gara eta nire ezusterako gaztetxoak bertan zeuden jadanik gure zain. Ez da ohikoa jendea lekuetara garaiz iristea, baina orokorrean gazteak nahiko puntualak direla esan didate. Ikastaroa Trujilloko ikastola baten ematen da eta bertatik Trujillo osoa ikusi daiteke. Horra hor argazki batzuk:

Trujilloko eliza modernoa

Eskolatik ikusten dena

Ze ondo umea liburu gainean eserita!

Eskolako patioa

 Bost ordu saloi honetan, 15-16 urteko hormonekin...

Guztira 32 pertsona ginen, 3 Imcatik eta beste 4 heldu, gainontzekoak nerabezaroak ziren argazkietan ikusi dezakezuen bezala. Atentzio falta izugarria nabaritu nuen, baita hizlariarekiko errespetu faltak ere, denbora dezente ematen zutelako euren artean hitz egiten eta barreka. Gainera edozein momentutan zutundu eta inolako azalpenik gabe saloia usten zuten denbora batez: neska-mutil bikote batek 2h eman zituen saloiaren kanpoan euren arazo "amoriosoak" konpontzen... antza denez, diplomatuan bertan haserretu ziren, beraz atera kontuak ze motako atentzioa jartzen duten diplomatuan, lotsagarria benetan!

Errepasoa, beti bezala beharrezkoa

Jessica hasi zen errepasoa ematen eta Alvarok jarraitu zuen bidezko merkataritza azaltzen. Atentzioa lortzeko modurik sinplena ikaslea mugiarazten datza, joera aktiboa bultzatzeak arreta birpizten du eta hibernaziotik ateratzen laguntzen die. Ekonomia solidarioaren gaia aitzaki bezala hartuta eta ikasleek errazago ulertzeko sagua eta katuaren jolasa burutzea proposatu zitzaien (zirkulu bat egiten da eskutik helduta, barruan sagua eta kanpoan katua gelditzen direlarik, helburua katuak sagua jatea da eta besteena sagua babestea). Elementu bakoitzak bere paralelismoa dauka: Katua, merkatuko enpresa multinazionalei egiten dio erreferentzia eta saguak aldiz, nekazari eta merkatari txikiak islatzen ditu. Zirkulua egiten dutenek (kontsumitzaileak) sagua katutik babestu behar dute, hau da, bidezko merkataritza multinazionaletatik babestea bezala. Lehenengo partidan energia falta nabaritu zitzaien baina bigarrenean kontsumitzaileak harresi polita osatu zuten sagua babesteko.

Lehenengo katutxoa bueltaka!

Ze babes mota da hau?

Ez duzue zeozer kuriosoa ikusten?

Bigarren katutxoa!

Diplomatua bukatzeko "Comercio Justo" bideoa ikusi genuen, material bisualak gehienenetan errazago barneratzen direlako eta gainera modu egokian azaltzen duelako bidezko merkataritza:

Erleentzako eztia eta ikasleentzako bideoak

Hau da ikusi genuen bideoa, youtube-n dago!




Etxerako bidean Trujillo herriko burdindegi baten gelditu ginen erosketa batzuk egitera eta Jessica eta biok kalean itxaroten ari ginen bitartean argazkiak ateratzeari ekin nion bloga bisualagoa egiteko, badakigu berezko alferkeria egoten dela edozer irakurtzerako orduan. Gainera ez da berdina norberak imajinatzen duena eta errealitatean dagoena, distortsioa handia edo txikia izan daiteke eta gure helburua ez denez kaka-nahaste bat sortzea, baizik eta errealitate bat kontatzea, gauzak erraztera goaz!

Kable gutxi, ezta?

Kafea eguzkia hartzen

Nork nahi du platanoa?

Bertako autoak

Antza, gidaria ez zen gustura geratu eta berriz pasa zen argazkia atera nezan!

Hau da Colombia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario