Beno, berriz ere, batzarra izan dugu gaur, Riofrío-ko Miravalle vereda-n. Andra batek hartu gaitu bere etxean, bera ere batzarraren parte izan delako. Bertan, bigarrenez gosaldu dut, inork ez didalako esan ez nuela gosaldu behar eta orain arte aipatu baldin ez badut, oraintxe esan dizuet hemen asko gosaldu, bazkaldu eta afaltzen dela orokorrean, gainera ez dago barietate askorik menuetan, beno hori da nire inpresioa. Goizko 7:30etan esnea zerealekin eta arepa bat jan ondoren (gosez jaiki naiz eta), 10etan plater bete arrautza nahasia, arrosa eta txokolate katilu handi bat atera digu andreak bere etxera iritsitakoan, gosari gisa eta nola ez, 12:30etan bazkaria: Berriz, arrosa, okela espezia askorekin, entsalada limoiz ondua, platano frijitua eta maracuyako zukua.