Gaur hasi naiz irteeretan parte hartzen. Yesicarekin CTP (Consejos Territoriales de Planeación) batzar batera hurbildu gara, batzarra dinamizatu eta lantzen diren gaietan laguntza eskaintzeko. Batzarra 10etan hasi behar zen Riofrío udaleko etxe partikular batean, baina antza etxeko jabea Cali-ra joan da eta ez du bidai horren berri eman, beraz batzar leku berria topatu behar izan dugu.
Riofríoko kalean behera |
Udaletxeko aretora zuzendu garenean, taldekide batek bueltatzeko deitu ditu, auzokide bati eskatu diola batzarra bere etxean gauzatzea eta horrela egin da. Etxeko terrazara aulkiak eta sofak atera dituzte, 8 ezezagunentzako!! Euskal Herrian ez da horrelakorik gertatzen, nik ez dut ezagutu behintzat, are gutxiago, ezezagunen artean. Batzar guztietan bezala, hitz asko eta ekintza gutxi, gauza asko gelditu dira egitear eta batzar egunak finkatzen diren arren, beti ez dira gauzatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario