Páginas

viernes, 19 de julio de 2013

Calabaza izeneko auzoa

Riofrioko "vereda" baten ikastaro saioa izan dugu gaur eta "vereda"-ren izena Calabaza da, bai, Calabaza. Ohikoa da Kolonbian izen kuriosoak aurkitzea, gainera espainiar hiriburuen izenak ere errepikatzen dira: Santander, Sevilla ... Hau da, Calabaza auzoa:

Calabaza auzoa I
Calabaza auzoa II
Aurrekoan ere aipatu nuen bezala, bideak ez daude oso ondo egokituta, eta gure jeep-ak ondo igotzen duen arren, barrukoek masaje saio luzea jasotzen dugu zirkulazioa aktibatzeko. Bertako biztanleek kotxea baino gehiago motorra erabiltzen dute eta estilo askorekin, bidean urak egindako kanala nahiko arriskutsuak dira. Hala ere, motorrean arinago mugitzen direla ematen du. Calabaza auzotik Tuluá hiria ikusten da urrunean, nahiz eta argazki hauetan ez den erraza ikustea:

Calabaza III
Ikastaro saio hauek "Taller de Juntas" izenaz ezagutzen dira, goiz osoa irauten dute. Eguerdian, 12:30-ak inguruan bazkaldu egiten da, ohiko da  ikastarotik gertuen dagoen etxeko andreari denontzako bazkaria enkargatzea eta gero ordaintzea, modu horretan ez dago jateko desplazatu beharrik. Gaurko menuan, Sancocho, arroza, oilaskoa, "patacón" (platano frijitua) eta maracuya izan dugu, oso, oso gozoa eta kantitate handian. 

Ikasgela ia edozein leku izan daiteke, begiratu bestela. Ez da dotoreziarik behar gauza berri eta erabilgarriak ikasteko:

Ikasgela
Parte hartze aktiboa ikusten da, denek hitz egiten ez duten arren, irakaslearengan arreta mantentzen dute eta erantzun landuak plazaratzen dituzte. Ni ere ikasketa horietan murgildu naiz, ikasteari ezin zaio uko egin, baina atentzioak muga bat dauka eta muga hori pasatu dudanean konturatu naiz zelako zarata egiten zuten zuhaitzetako txitxarrak. Denbora luzez ibili dira gogo guztiekin kantuan eta nekazari bat nire harriduraz konturatu da. Gizonaren arabera, txitxarrak fuerte kantatzen badute, ura behar dutelako da. Eta antza egia da, hortik ordu batera euri pixka bat egin duenean isildu egin dira, kasualitatea ez? Niretzako esperientzia polita izan da, sinplea baina balio handikoa.

Mentalitate ezberdinaren adibide bat ere badaukat, 50 urteko gizon heldu batek bere zapatilak margotu ditu boligrafoz, begi bistako arrazoirik gabe. Boligrafoak margotzen duen ikusteko izanda ere, guk (eta are gutxiago 50 urteko gizon batek) ez dugu gure zapatilen alderdiak margotzen. Beno, hori uste dut nik.

Azkenengo kuriositatea nekazari baten eskutik lortu dut. Komunitateen jarduera baten gizon batek Kolonbiako "vereda" batean bizitzea berarentzat suertea dela esan du. Gizon Europa egon zen 8 hilabetez deportatua izan arte, baina antza denbora horretan ere bere herriarekin lotura estua zuela nabaritzen zuen. Balorazio positiboa egin du bere bizilekuari buruz, bere egoeraren kontzientea da eta horregatik eskertzen du: kafea eta platano sailak, zuhaitzak, klima, mendikatea, haize garbia... kafearen kultura galtzen ari dela dio ( kafea panelarekin edo kanelarekin). Adibidez, ia kafea landatzen duten nekazari guztiek beraien ustak saldu eta multinazionalen kafeak erosten dituzte. Gizonaren hitzek, nire bihotza hunkitu dute, baina beste nekazarienak ere. Nortasunaren izaera goraipatu du. Ea besteengan niregan izan duen eragin positiboa berdina izan duen, gauzak beste modu batera hartzen ikastea garrantzitsua da eta.
Calabaza IV
Calabaza IIV

No hay comentarios:

Publicar un comentario