Páginas

miércoles, 24 de julio de 2013

Hau bai hau terraza

Beno, berriz ere, batzarra izan dugu gaur, Riofrío-ko Miravalle vereda-n. Andra batek hartu gaitu bere etxean, bera ere batzarraren parte izan delako. Bertan, bigarrenez gosaldu dut, inork ez didalako esan ez nuela gosaldu behar eta orain arte aipatu baldin ez badut, oraintxe esan dizuet hemen asko gosaldu, bazkaldu eta afaltzen dela orokorrean, gainera ez dago barietate askorik menuetan, beno hori da nire inpresioa. Goizko 7:30etan esnea zerealekin eta arepa bat jan ondoren (gosez jaiki naiz eta), 10etan plater bete arrautza nahasia, arrosa eta txokolate katilu handi bat atera digu andreak bere etxera iritsitakoan, gosari gisa eta nola ez, 12:30etan bazkaria: Berriz, arrosa, okela espezia askorekin, entsalada limoiz ondua, platano frijitua eta maracuyako zukua. 

Eguneko abentura jatea izan dela esan dezaket, eguerdi partean beste gizon bat bisitatzera joan garenean, hark ere gazta txatala eta panelazko katilu beroa atera baitigu. Etxerako bueltan, Andaluzia herrian gelditu behar izan gara eta berriz ere jatera, oraingoan Andaluziako "gelatina". Gelatina deitzen diote baina berez ez da guk ezagutzen dugun gelatina, baizik eta behiaren hankekin egindako goxoki bat.

Hona hemen andrearen terrazatik ikusten dena:

Familiaren biltegia
Muu!!
Alvaro handia 
Miravalle-ko bista panoramikoa I
Miravalle-ko bista panoramikoa II  
Miravalle-ko bista panoramikoa III
Miravalle-ko bista panoramikoa IV
Miravalle-ko bista panoramikoa V
Cauca-ko harana Miravalle-tik ikusita

No hay comentarios:

Publicar un comentario