Páginas

miércoles, 17 de julio de 2013

Bigarren bisita

Álvaro jaunarekin goizeko 7:30 irten naiz IMCA-tik Trujillorantza, bertan izan baita PNSAN-ren batzarra, entitate ezberdinen artean sortzen ari diren "Plan Nacional de Seguridad Alimentaria y Nutricional" txostena sortzeko informazioa biltzea izan dugu helburu. Bidean multinazionalak jabe diren landak nonahi ikusten dira, ohikoena kañazko hektareak dira.

4 hilabeteko kaña  
Batzarra 9retan hasi behar zen, baina ohikoa dirudien bezala, jendea 9:30 inguruan azaltzen hasi da, eta azkenean 9:50 hasi da batzarra, kolombiarren estilora, behintzat zonalde honetan.
Batzarretan konbokatutako partaideen laurdena azaltzea arrakasta bezala hartu behar izaten da batzuetan, 6 partaidetik, 3 IMCA-koak ginen... norberak atera dezala arrakasta hortik.

Hala ere, Trujillo ezagutzea abentura ederra izan da, mendikateko lautada baten dagoen udalerria da. Portua igotzerakoa (eurentzako malda sinple bat dela esan dit Álvarok) beheko haranaren zabalera ikusten da.
Ea irudi honekin errazago ulertzen nauzuen.

Trujillorako bidea eta urrunean Caucako harana
Trujillok, zonalde honetan udalerri guztien antzera, plaza zentral bat dauka eta plaza horren inguruan daude bai herriko eliza eta udaletxea ere. Plaza hauek kolore biziz margotuta daude, aulki askoz hornituak eta usoentzako etxetxo bat izaten dute, harrigarria benetan, usoentzako etxea.

Trujilloko sarrera
Trujillo udalerria
Ea nork topatzen duen usoen etxetxoa!
Argazki honetan ikusten den autobusa "Chiva" auka izena, Colombiako mendikateetan ibiltzen den autobusa da, mendikatean ia isolaturik dauden herriak Trujillo edota Riofrío bezala udalerri handiagoekin konektatzen dituzte. Jende askorentzat, hirietara jaisteko daukaten garraio bakarra da. Hala ere, motor asko ikusten dira eta bestela jeep antzeko todoterrenoak erabiltzen dituzte. Gainera herri txiki hauetara joateko bidea ez dago ibilbide guztian asfaltatuta, bueno kasu gehienetan ez, Andinapolisera iristeko adibidez. Bideak asfaltatzeko proiektu asko egiten diten dira, baina dirua ez da inoiz asfaltoa egiteko iristen, hau da, bidean galtzen dela esan dit herritar batek (ustelkeri galanta dago historia honen atzean).


Veneciarako bidea
Arratsaldean ur-kanalik ez duen Venecia herria ezagutu dut, mendian erdi galduta dagoena. Nik uste nuen herri hau izango zela mendikate honetan, altuera horretan ikusiko nuen herririk handiena, baina ez da horrela izan. Veneciatik gora, Andinapolis herria dago. Bertatik nekazariek landatzen dituzte kafe eta platano zuhaitzak ikusten dira norabide guztietan.

Venecia herria
Platanoa
Andinápolis





Kafe eta platano zuhaitzak

No hay comentarios:

Publicar un comentario